Diru bilketa/Itzulpena/Eskerrik asko posta elektronikoa 20131202
Eskerrik asko posta elektronikoaren bertsio zaharra da hau. Uneko bertsioa itzultzeko, ikusi: Fundraising/Translation/Thank you email. |
[ifFirstnameAndLastname] Kaixo [given name], [elseifFirstnameAndLastname] Kaixo emaile hori, [endifFirstnameAndLastname]
Zinez berezia zara. ESKERRIK ASKO Wikipedia eta honen haurrideak bideratzen dituen Wikimedia Fundazioari laguntza emateagatik.
[ifRecurringProblem] Hilabeteroko dohaintza batzuk oztopatu dituen arazo tekniko bat konpondu dugu orain dela gutxi. Berriro ezarri dugu zure aldizkako dohaintza, eta hemendik aurrera martxan hasiko da berriro. Ez dizugu kobratuko galdutako hilabeteengatik. Mila esker zure pazientziagatik eta laguntzagatik; edozein zalantza duzula, mesedez idatz eiguzu donatewikimedia.org-era. [endifRecurringProblem]
Zure dohaintzak ez ditu Wikipedia erabiltzeagatik zeure gastuak bakarrik kubritzen, baita beste Wikipedia-irakurle batzuenak ere.
Adibidez, New Yorkeko herrixka bateko laborari erretiratu horrena bezala, lohiaren zientzia ikasteko Wikipedia erabiltzen ari dena, edo Kuala Lumpurreko ikasle horrena, kimika organikoari buruzko ikerkuntza egiten ari dena. Britain Handiko mekaniko batek bizkarrezurra apurtu zuen istripu batean, eta Wikipediaren bitartez webguneak egiten ikasi du. Finlandiako funtzionario batek Wikipediako offline bertsio bat sortu du Ghanako eskola txiki batentzat. Edo Mexicoko aita hori, bere alabatxoak museora eramaten dituela asteburuetan eta Wikipedia erabiltzen du ikusitakoa haiei ulertzen laguntzeko.
Gizartearen jakinduri guztia munduko pertsona bakoitzari bere hizkuntzan eskaintzea da Wikipediaren lana. Erronka itzela da, baina 30 milioi artikulu 287 hizkuntzatan ditugula, zu eta zu bezalako beste batzuei esker, helburura gerturatzen ari garela esango nuke nik.
Wikimedia Fundazioaren eta bilioi erdi Wikipedia erabiltzaileen izenean: mila esker. Zeuk Wikimedia erabiltzearen kostuei aurre egiten laguntzen aritzeak zera esan nahi du, jarraitu dezakegula iragarkirik gabe eta askatasunean lan egiten, erabiltzaileentzat lanean soilik. Behar den bezalaxe.
Agian igerri duzu gure dohaintza-bilatzearen kanpaina aldatu dugula, beraz banner-ak tarteka agertzen zaizkizula besterik ez, asteetan hor egon gabe. Nahita egin dugu: sarriegi eskaka aritzen garelako jendea haserraraztea ez dugu nahi. Baina egia da jende gutxiago jabetuko dela irabazpiderik gabe lan egiten dugula, eta jendearen laguntza behar dugu. Beraz, zeuk nahi baduzu, eskertuko nizuke mezu hau zeure lagunetako batzuei zabaltzen baldin badiezu.
Asko poztuko ginateke baita ere Wikipedia idazten laguntzen badiguzu. Boluntarioek idazten dute Wikipedia; milaka eta milaka pertsona arruntek munduaren bira osoan, zu eta ni bezalakoak. Akats txikiren bat ikusten baduzu Wikipedian, zuzendu dezakezu. Eranstea pena merezi duen zeozer baldin badakizu, jar ezazu. Askok plazer handia ateratzen dute hortik, agian baita zeuk erebai.
Eskertzen dut gugan jarri duzun konfiantza eta hitz ematen dizut zure dirua behar bezala erabiliko dugula.
Eskerrik asko,
Zuzendari Exekutiboa,
Wikimedia Fundazioa
[#donate donate.wikimedia.org]
Enpresa askok beraien beharginek egindako dohaintzak bikoizteko prest egoten dira; behar bada zure lantokian dohaintza korporatiboak egiteko aukera badago. Jarrai eiguzu [#twitter Twitter]’en, [#identica Identi.ca]’n edo [#google Google+]’en, emaiguzu Atsegin dut bat [#facebook Facebook]’en edo [#blog irakur ezazu gure bloga]. Hemen dituzu [#annual Wikimedia Fundazioaren urteroko txostena 2012-13rako], [#plan Wikimedia Fundazioaren urteroko txostena 2013-14rako] eta [#strategic Wikimedia Fundazioaren bosturteko plan estrategikoa]. Wikipediako gauzak eros ditzazkezu baita ere [#shop shop.wikimedia.org]’n.
Zeure ezagutzarako: zure dohaintzaren zenbakia [contributionId] da, [date] an egina eta kopurua [amount] izan da.
[ifRecurring] Dohaintza hau aldizkako dohaintza baten parte bat da. Wikimedia Fundazioak hileroko kobrantza egingo dizkizu gelditzeko esaten diguzun arte. Ordainketak bertan behera utzi nahi badituzu, ikus itzazu mesedez gure [#recurringCancel indargabetzeko argibide errazak]. [endifRecurring]
Gutun honek zure dohaintzaren froga bezala balio dezake. Inolako ondasun edo zerbitzu ez dira eman, ez osorik ezta zatika, dohaintza honen truke. Wikimedia Fundazioa irabazpiderik gabeko ongintzazko korporazioa da, 501(c)(3) zergatatik salbuetsitutako estatutuarekin EEBBetan. Gure helbidea zera da, 149 New Montgomery, 3. pisua, San Francisco, CA, 94105. EEBBan zergatatik salbuetsitutako zenbakia: 20-0049703.
Baja emateko:
Dohaintza-emaile zarenez, gure komunitatearen jardunei buruz jakin gainean jarri nahi zaitugu. Hala ere, horrelako gure mezuak jaso nahi ez badituzu, azpiko estekan klik egin eta zerrendatik kenduko zaitugu.
Mesedez, lagun iezaguzu mezu elektronikoa [#translate itzultzen].