Jump to content

WikiEmakumeok Erasmus+/Wikipediaren oinarriak

From Meta, a Wikimedia project coordination wiki
This page is a translated version of the page WikiWomen Erasmus+/Wikipedia essentials and the translation is 100% complete.

Wikipediaren oinarriak

Ikasleen tresna-kutxaren bigarren urratsa Wikipediaren oinarriei buruz da. Urrats honetan, ikasleek Wikipediaren funtzionamenduaren oinarriak ikasiko dituzte. Gainera, Wikipediak ezagutzak partekatzeko eta ikerketarako, pentsamendu kritikorako eta erredakziorako trebetasunak garatzeko plataforma gisa duen garrantzia ezagutuko dute. Horretaz gain, WikiEmakumeok proiektuaren helburuak sakonago ulertuko dituzte.

Urrats honetako edukiak hiru gaitan banatzen dira: Wikipedia kultura, fidagarritasuna eta objektibotasuna eta Wikipedian erreferentziak jartzea. Wikipedia kulturari dagokionez, garrantzitsua da jakitea Wikipedia eskuragarri dagoen hizkuntza bakoitzeko, komunitate talde ezberdin bat dela hau administratzeaz arduratzen dena. Horrela, administrazio moduak oso desberdinak izan daitezke hizkuntzaren arabera: Wikipedia batzuetan (handiagoak direnak), pertsona talde osoek administratzen dituzte edukiak, eta Wikipedia txikienetan, berriz, pertsona gutxi batzuek baino ez dute egiten beraien denbora librean. Wikipedian idazten hasten zarenean, garrantzitsua da ordenagailuaren beste aldean dauden eta zurekin batera Wikipedian lan egiten duten pertsonak kontuan hartzea, eta garrantzitsua da mundu guztia errespetuz tratatzea.

Wikipedia kultura

Gai honi buruzko informazioa
Jarraibideak Wikipediaren bost euskarriak en:Wikipedia:Five pillars
Jarraibideak Artikulu perfektua en:Wikipedia:The perfect article
Artikulua Biografia perfektu baten adibide bat en:Hertha Ayrton
Zerrenda Wikipedia aktiboen zerrenda Wikipedien zerrenda

Ikasgelarako Ariketak

Gelako eztabaidetarako gomendioak

  • Zer iruditzen zaizu Wikipedia?
  • Noiz uste duzu egokia dela Wikipedia erabiltzea?
  • Wikipedia zure hizkuntzan erabiltzen duzu?

Fidagarritasuna, objektibotasuna

Gai honi buruzko informazioa
Informazio-bideoa Reliability on Wikipedia https://drive.google.com/file/d/1KIXH9_mUO2W2Wg7esnMyAzAmKrAOmUUg/view?usp=sharing
Albistea Wikipedia bans Daily Mail as ‘unreliable’ source https://amp.theguardian.com/technology/2017/feb/08/wikipedia-bans-daily-mail-as-unreliable-source-for-website

Ikasgelarako Ariketak

Erreferentziak Wikipedian

Gai honi buruzko informazioa
Testua Iturriak aipatzea en:Wikipedia:Citing sources
Eskolako ariketak Ikasleen zereginak Erreferentziak jartzeko tresna erabiliz, ikasleek esaldi bat edo paragrafo bat gehitu behar diote Wikipediako artikulu bati beren Proba Orrian.