Training modules/dashboard/slides/10304-neutral-point-of-view/eu
Bigarren euskarria
Wikipediak ikuspegi neutrala du.
Wikipediako artikuluek ikuspegi nagusiak modu orekatsu eta inpartzial batean dokumentatu eta azaldu beharko lituzkete. Datuak besterik ez! Beraz:
- Ez eztabaidatu edo saiatu irakurleak konbentzitzen
- Ez partekatu zure esperientziak edo iritziak
- Ez egin aurkitzen duzun informazioaren zure azterketarik
Noski, datuak ez daude beti argi eta garbi. Artikulu batzuek ikuspuntu asko azaldu beharko dituzte. Horrelako kasuetan, aurkeztu ikuspegi guztiak zuzentasunez, testuinguruan. Ez eman aditzera istorioaren bertsio bat "egiazkoa" edo "onena" dela.
Hau garrantzitsua da. Artikulu batera gehitzen duzun edozer oinarritu beharko litzateke argitaratutako informazio iturri batean, eta informazio hori erreferentziatu beharko zenuke informazioa gehitzen duzun unean (zu lasai, guk erakutsiko dizugu nola aurrerago). Horrek esan nahi du jendeak sinesgarritzat dituen argitaratutako iturri fidagarrien aipamena egitea.