WikiEmakumeok Erasmus+ Proiektua
Ikasleen tresna-kutxa
Ongi etorri WikiEmakumeok proiektuko ikasleentzako materialen tresna-kutxara. Tresna-kutxa honek iturri eta material bilduma bat dauka, irakasleak zuzenean erabil ditzake, edo tresna-kutxaren baitako gaiekin bat datozen bestelako materialak bilatu eta sortzeko inspirazio iturri gisa baliatu daitezke. Wikimedia Commonsen antzera, bilduma hau kode irekikoa da eta beste material batzuekin bateratu eta osatzeko aukera dago.
Tresna-kutxa hamaika urratsez osatzen da, eta horietako bi hautazkoak dira (parekoen ebaluazioa eta aurkezpena). Urrats bakoitzak aparteko karpeta bat du, eta bertan urrats horrek duen helburua zein den azaltzen da. Karpeta bakoitzak erabil daitezkeen iturrien adibideak eta dagokion urratseko gaiarekin batera doazen ariketak ere baditu. Jatorrizkoa ingelesez egin da, baina euskaraz ere baduzu eskuragarri. Proiektuak hiru hizkuntzatan materiala egotea ziurtatu du: euskara, frisiera eta Irlandako gaelera.
Edukiak
Ebaluazioa
WikiEmakumeok proiektuko materialak edozein hizkuntza-testuingurutan eta bigarren hezkuntzako edozein ikastetxetan erabili ahal izango direla ziurtatzeko, ikasgaien ordena eta kalifikazio-prozedurak malguak dira.
Irakasleek aukera dezakete zein ordenatan irakasten dituzten ikasgaiak eta zein kategoria diren egokienak beren ikasleentzat. Beraz, ebaluazio-prozesua ikasgaien planek zehaztuko dute, eta irakasleak erabakiko du ebaluazioak nola funtzionatuko duen. Hona hemen ebaluazio-prozedurak gauzatzeko moduari buruzko zenbait iradokizun:
- Urratsetan zehar, ikasleek iturri jakin batzuk ikasi ondoren galderak erantzun ditzakete aurrez aipatutako kontzeptuen inguruan: genero arrakala eta hizkuntza gutxituak, Wikipediaren oinarriak, Wikipedian editatzeko oinarriak, Ikerketa gaitasunak eta Ikerketarako arauak.
- Ikerketa-bidaia ebaluatzeko, ikasleek bidaiaren inguruko txosten labur bat idatz dezakete. Azken emaitza idazteko gaitasunaren arabera ebalua daiteke.
- Azkenik, parekoen ebaluazioa eta aurkezpena aukerazko urratsak dira, bereziki egokiak ebaluazioa egiteko.
School toolkit
These materials are laid out over 11 lessons (with 10 slide decks), which can be delivered over a varying period of time based on the needs and time allocation of the specific school/class.
Each lesson comes with a downloadable and editable slide deck for use in the classroom. There will also be a workbook document made available to accompany these lessons and guide students along their journey to becoming Wikimedians!