WikiEmakumeok Erasmus+/Gaia aztertzen
Appearance
Ikasleen tresna-kutxa
Gaia aztertzen
Idazteko gai bat aurkitzea zaila izan daiteke, batez ere ikerketa egiteko prozesuan hasiberri diren ikasleentzat. WikiEmakumeok proiektuko materialak hasieratik amaieraraino jarraitzen badituzu, parte-hartzaileek emakume bat aurkitu beharko dute berari buruz idazteko. Hau zaila izan daiteke, batez ere kontuan hartzen badugu Wikipedia izaten dela informazio biografikoa bilatzeko lehen iturria! Beraz, non bilatuko ditugu falta diren emakumeak? Karpeta honetan, artikulurik ez duten emakumeak aurkitzeko erabilgarriak izan daitezkeen Wikipediako tresnak topatuko dituzu. Ikasleek gai honi buruz ikasgelan edo etxean egiteko ariketak ere baditu.
Gai honi buruzko informazioa | ||
---|---|---|
Wikipediako tresna | Wikipedia GapFinder | https://recommend.wmflabs.org/ |
Wikipediako tresna | Not in the other language | https://not-in-the-other-language.toolforge.org/ |
Ikasgelarako Ariketak
Gelako eztabaidetarako gomendioak
- Nola izan behar du artikulu estandar on batek?
Ikasleen zereginak
- Aurki al dezakezu artikulu on bat Wikipedian klaseari aurkezteko?
- Zure ustez, zergatik da hau adibide on bat?
- Wikipedian falta den artikulu garrantzitsurik topatu duzu?