Training modules/dashboard/slides/11511-close-paraphrasing-quiz/eu
Appearance
Parafrasi estuei buruzko proba
Ekinez ikasi!
Eman begiratu bat jatorrizko (fikziozko) pasarte honi. Gero, erreparatu beheko aukerei. Aukeratu zure ustez Wikipedian informazioa aurkezteko modu onargarria duena.
(Hitz egin galdera honen inguruan)
Pasartea:
- "1967an, Baionan boto eskubidea zuten bozkatzaileen % 25ek bakarrik babestu zuen hirian aziendentzako espazioa mugatzeko neurri bat. Etxegarai doktorearen ikerlanaren arabera, horren arrazoia da bozkatutako neurriari buruz erabilitako hizkera nahasgarria zela, eta haren aldeko babesa handiagoa izango zela bozketan araua argiago adierazi izan balitz".
- "1967an, Baionako bozkatzaileen laurdenak babestu zuen hirian abeltzaintzarako espazioa mugatzeko neurri bat. Ikertzaile batzuek aditzera eman dutenez, horren arrazoia da bozkatutako neurrian erabilitako hizkera nahasgarria zela, eta haren aldeko babesa sendoagoa izango zela bozketan dena argiago adierazi izan balute". (klik egin zabaltzeko edo ixteko)OKERRA! Hitzak hor desberdinak diren arren, egitura orokorra berdina da. Urtearekin hasten da, boto kopurua eta zeri bozkatzen ari zitzaizkion, eta abar. Hitz batzuk aldatu egin dira, baina egitura hasierako berdina da.
- "Etxegarai doktoreak idatzi duenez, boto eskubidea zuten Baionako bozkatzaileen % 25ek babestu zuen aziendak hazteko espazioa mugatzeko neurri bat hiriko espazioetan". (klik egin zabaltzeko edo ixteko)OKERRA! Informazioaren iturria argi dagoen arren (teknikoki, baina, okerra da), informazioa hitzez hitz kopiatzen du. Egile eskubideak dituen testu bat izango balitz, egile eskubideak urratuko lituzke.
- "1967an baionesek hiri barruan abeltzaintzarako tokia uztea onartu zuten, baina ikerketa batek aditzera ematen du aldeko gehiago izango zirela bozketako arauari buruzko galderak argiagoak izan balira". (klik egin zabaltzeko edo ixteko)ZUZENA! Adibide ederra da hori Wikipedian informazioa aurkezteko, betiere erreferentzien atalean jatorrizko testua aipatzen baduzu.
- "Baionako bozkatzaile gehienek ezin zuten ulertu boto papereko galdera eta, beraz, gehienek hirian abeltzaintzarako espazioa mugatzearen alde bozkatu zuten". (klik egin zabaltzeko edo ixteko)OKERRA! Hau norberaren ikerketa gisa idatzita dago, eta kontuz ibili: esaldi horretan ematen den informazioa ez dator bat iturriak esaten duenarekin. Horregatik, garrantzizkoa da egiaztatzea irakurritakoaren edukia ulertu duzula hari buruz idazten saiatu baino lehen!