Training modules/dashboard/slides/11405-add-citation-using-visualeditor/eu
Erreferentzia bat Ikusizko Editorea erabiliz gehitu
Saia gaitezen Ikusizko Editorearen bitartez aipamenak (erreferentziak) gehitzen. Proba orria ireki dezakezu aldi berean bertan editatzeko.
Klikatu editatu nahi duzun atal edo artikuluaren gaineko "Aldatu" fitxan.
Ikusizko Editorearen barruan, "Aipatu" botoia ikusiko duzu. URL bat itsats dezakezu, eta Ikusizko Editorea saiatuko da behar dituzun eremu guztiak betetzen. Hobe duzu horiek egiaztatzea eta eremu hutsak eskuz betetzea (baldin badakizkizu). Liburuak, aldizkariak, albisteak eta webguneak eskuz ere sar ditzakezu. Horretarako, formulario erraztu bat irekiko da zure aipamena bertan sartzeko.
Orriak dagoeneko sartuta dagoen aipamen bat baldin badu, berrerabil dezakezu!
Jada sartutako erreferentzia bat berrerabiltzeko, jarri kurtsorea erreferentzia berria gehitu nahi duzun testu gorputzeko tokian. Ireki "Aipatu" menua eta aurkitu hor "Berrerabili" elementua.
Jada sartutako erreferentzia bat editatzeko, erabili "Aldatu" fitxa Ikusizko Editorea irekitzeko. Mesedez klikatu aldatu nahi duzun iturriko zenbakian, kortxete artean dagoena.
"Aldaketak argitaratu" botoi urdinean klikatuz, elkarrizketa koadro bat irekiko da.
Gogoan izan "Laburpena"n zure aldaketen deskribapena uztea, adibidez, "erreferentzia gehitu" eta, gero, klikatu "Aldaketak argitaratu".