WikiEmakumeok Erasmus+/Wikipedian editatzeko oinarriak
Ikasleen tresna-kutxa
Wikipedian editatzeko oinarriak
Urrats honetan, ikasleek Wikipedian editatu ahal izateko oinarriak ikasiko dituzte. Karpeta honetan jasotako materialak Wikipediako orriak nola sortu eta editatu azaltzen duten liburuxkak eta gidak dira. Gainera, Wikipedia irakaskuntzarako tresna didaktiko gisa erabiltzeko jarraibideak eskaintzen ditu. Garrantzitsua da azpimarratzea ikasleei Wikipediarekin lan egiten irakasterakoan erabilgarria dela zuk zeuk ere honen funtzionamenduari buruzko ezagutzaren bat izatea. Beraz, aurretik prozesuan murgiltzea gomendatzen dizugu. Ezagutza batzuk eskuratu ondoren, hobeto prestatuta egongo zara zure ikasleekin edukian konfiantzaz murgiltzeko eta ikastaroak eskaintzeko duen guztia ezagutzeko.
Wikimedia Fundazioko Taldeetako langileak irrikaz egoten dira Wikipediarekiko beren ezagutza eta interesa partekatzeaz. Kontuan izan behar da jaso dezakezun laguntza maila desberdina izango dela idazten duzun hizkuntzaren arabera. Jende askok hitz egiten duen hizkuntza batek, adibidez ingelesak, jende gehiago izango du bere Wikipedian lanean euskara bezalako hizkuntza txikiago batek baino. Edozertarako laguntza behar izanez gero, jarri lasai harremanetan zure inguruko wikilari komunitatearekin.
Gai honi buruzko informazioa | ||
---|---|---|
Gida | Nola erabili ikusizko editorea Wikipedian | https://www.mediawiki.org/wiki/Help:VisualEditor/User_guide |
Liburuxka | Nola editatu Wikipedia | https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Editing_Wikipedia_brochure |
Liburuxka | Wikipedia irudiztatzen | https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Illustrating_Wikipedia_brochure_screenshots_in_English |
Liburuxka | Nola erabili Wikipedia irakaskuntza tresna gisa | https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Instructor_Basics_brochure |
Laguntza | Orrialde honetan galderak edo komentarioak egin ditzakegun lekuen zerrenda topatuko duzu. | https://en.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Questions |
Gida | Editatzeko gida azkarra | https://twitter.com/Motherfocloir/status/989421611383230464?s=19 |
Ikasgelarako Ariketak
Ikasleen zereginak
- Kontu bat sortu
- Aurkitu eta sortu euren erabiltzaile orria
- Editatu zerbait beraien Proba Orrian