WikiWomen Erasmus+/Schools toolkit/Wikipedia essentials/eu
Appearance
2. ikasgaia: Wikipediaren oinarriak
Ikasgaiaren emaitza
- Wikipediaren oinarrizko ulermena lortu.
- Wikipediaren garrantzia ulertu ezagutza partekatzeko plataforma gisa.
- Ikerketa-trebetasunak, pentsamendu kritikoa eta idazketa garatzeko proiektuaren helburuak ulertzea.
- Ikasgaiaren iraupena: 40 minutu —
Sarrera (10 minutu):
- Eskatu ikasleei bere eskualdeko emakume garrantzitsu bati buruzko gauza interesgarri bat esateko azken klasean ikertu zutena.
- Wikirako sarrera azkarra
- Zer da Wiki bat?
- Wikipedia ezagutza plataforma global gisa duen garrantzia aurkeztu.
- Proiektuaren helburuak aztertu: ikerketa, pentsamendu kritikoa eta idazketaren trebetasunak garatzea euren hizkuntzako Wikipedian laguntzen.
Gelako eztabaida (10 minutu):
- Proposatutako galdera: Zer pentsatzen duzu Wikipediari buruz?
Animatu ikasleak beren pertzepzioak, esperientziak eta izan dezaketen edozein kezka partekatzera.
- 2. galdera: Noiz uste duzu egokia dela Wikipedia erabiltzea?
Wikipedia baliabide baliotsua izan daitekeen eta egokia izan ez daitekeen egoerak eztabaidatzea.
- 3. galdera: erabiltzen al duzu Wikipedia euskaraz?
Aztertu Wikipediaren eskuragarritasuna hizkuntza handi eta txikietan. Aurkezpeneko diapositibak (10 minutu):
- Wikipediaren ikuspegi orokorra duen diapositiba aurkezpenean azaldu, historia, egitura eta edizioaren lankidetza-izaera barne.
- Wikipediaren bost zutabeak azpimarratu
- Full WikiEssentials slide deck can be found here: >>LINK<<
- Ikasleak erakartzeko elementu bisualak izan behar ditu, hala nola Wikipediako hainbat hizkuntzatako artikuluak pantailaratzea (pantaila-argazki horiek hizkuntza horretakoak izan behar dute).
Talde-jarduera (5 minutu):
- Banatu ikasleak talde txikitan.
- Talde bakoitzak bere eremuan emakumeen historiarekin lotutako Wikipedia artikulu zehatz bat aztertzen du.
- Taldeek artikuluan erabilitako iturri fidagarriak identifikatuko dituzte eta artikuluaren sinesgarritasuna eta osotasuna ebaluatuko dituzte.
- Gelan eztabaidatu, talde bakoitzak bere artikuluaren aldeko eta aurkako puntuak azalduz.
Lan-jarduera bakarka edo taldeka (5 minutu):
- Euskarazko Wikipediako artikulu baten pasarte labur bat banatu.
- Wikilari batekin batera irakasleentzako baliabide gisa sor liteke, artikuluaren alde onak eta txarrak, balizko hobekuntzak eta abar jada identifikatu dituena.
- Eskatu ikasleei pasartean aipatutako iturri fidagarriak identifikatzeko eta emandako informazioaren kalitatea ebaluatzeko.
- Aztertu euren aurkikuntzak gelan laburki.
Amaiera (5 minutu):
- Laburbildu Wikipediaren garrantziari eta proiektuaren helburuei buruzko funtsezko puntuak.
- Pentsamendu kritikoaren eta iturri fidagarrien garrantzia azpimarratu Wikipedian laguntzeko.
- Esleitu etxerako lan txiki bat: Ikasle bakoitzak Wikipediako artikulu bat bilatzen du bere hizkuntzan eta bere fidagarritasuna eta osotasuna ebaluatzen du ikasgelan eztabaidatutako irizpideetan oinarrituta.
Irakaslearentzako oharrak:
- Giro ireki eta integratzailea sustatzea, ikasleak beren ideiak eta esperientziak partekatuz eroso senti daitezen.
- Ikasgai honen helburua Wikipedian pentsamendu kritikoa eta parte-hartze aktiboa sustatzea da, ikasleak hurrengo ikerketa-jardueretarako eta hurrengo ikasgaiak idazteko prestatuz.