WikiEmakumeok Erasmus+/ Genero arrakala eta hizkuntza gutxituak
Ikasleen tresna-kutxa
Genero arrakala eta hizkuntza gutxituak
WikiEmakumeok proiektuko material didaktikoen tresna-kutxako lehen urratsak genero-arrakalaren eta hizkuntza gutxituen gaiak jorratzen ditu. Hau da lehen urratsa, bi gai hauek direlako WikiEmakumeok proiektuaren oinarria. Proiektuak bi emantzipazio formari buruz hitz egiten du: hizkuntza txiki eta gutxituena eta emakumeena.
Lehenengo urratsa ikasleei genero arrakalaren eta hizkuntza gutxituen gaiak ezagutaraztea da. Galderak egiten hasiko gara: zer da genero arrakala? Zein momentutan ikus dezakegu? Ikasleak gai dira beraien egunerokotasunean gertatzen den genero arrakala adibideren bat emateko? Edo hau da honi buruz entzuten duten lehen aldia? Zein garrantzia du emakumeen irudikapen eta presentziak historian, komunikabideetan eta Wikipedian?
Gainera, proiektu hau hizkuntza gutxituen emantzipazioan oinarritzen da: zer da hizkuntza gutxitu bat? Edo gehiengoaren hizkuntza bat? Zein eskualdetan hitz egiten dira hizkuntza jakin batzuk, edo hizkuntzak ere lotuta egon daitezke eskualde bat ez den beste zerbaitekin?
Tresna-kutxaren lehen urrats honek gai horietara egokitzen diren eta ikasgelan erabil daitezkeen iturrien bilduma bat du. Ikasgelan egiteko ariketen adibideak eta gelako eztabaidetarako gomendioak ere baditu.
Emakumeak Historian
Gai honi buruzko informazioa | ||
---|---|---|
Txostena | Global Gender Gap Report 2023 | https://www.weforum.org/publications/global-gender-gap-report-2023/ |
Bideoa | Explained: Why Women Are Paid Less? (Netflix) | https://www.youtube.com/watch?v=hP8dLUxBfsU |
Ikasgelarako Ariketak
Gelako eztabaidetarako gomendioak
- Bururatzen zaizu genero arrakala nabari daitekeen zure bizitzako edo gizarteko adibideren bat?
- Zergatik da garrantzitsua emakumeen historia eta lorpenak ezagutaraztea?
- Historian garrantzia izan duen zure herrialdeko edo eskualdeko emakumeren bat aipa dezakezu?
- Zeintzuk dira beraien lorpenak? Badute Wikipedian orrialderik?
- Zergatik da garrantzitsua informazioa hizkuntza gutxituetan eskuragarri egotea?
- Bururatzen zaizu euskararen aldekoa den eta euskaraz hitz egiten duen emakume aipagarriren bat?
- Zeintzuk dira beraien lorpenak? Badute Wikipedian orrialderik?
- Zer eragin izan du emakumeen historiak gizartean?
Emakumea komunikabideetan
Gai honi buruzko informazioa | ||
---|---|---|
Testua | Wikipediako artikulua | en:Women in media |
Bideoa | Hitzaldia | Taylor Swift Accepts Woman of the Decade Award |
Ikasgelarako Ariketak
Emakumek Wikipedian
Gai honi buruzko informazioa | ||
---|---|---|
Testua | Wikipediako artikulua | en:Gender bias on Wikipedia |
Bideoa | Informazio-bideoa | The Gender Gap on Wikipedia |
Testua | Elkarrizketa | ‘Why are they not on Wikipedia?’: Dr Jess Wade’s mission for recognition for unsung scientists |
Begirada kritikoa
Gai honi buruzko informazioa | ||
---|---|---|
Dokumentua | Taking a critical look at Wikipedia pages | https://drive.google.com/file/d/1dHQokGgxBhno1DgXxk66A3wdTRwrMB4A/view |
Hizkuntza gutxituak
Gai honi buruzko informazioa | ||
---|---|---|
YouTubeko bideoa | History with Hilbert: Languages of Spain | https://www.youtube.com/watch?v=TOab-m7JXZI |
YouTubeko bideoa | Babbel USA: Language vs Dialect vs Accent: What's The Difference? | https://www.youtube.com/watch?v=jxR2188FvLE |
Ariketa | Lotu hizkuntza eta herrialdeak | https://drive.google.com/drive/folders/1oUSTyjbKKsVTU_MiG5yDEup6WGgWWmuZ |
Gelako eztabaidetarako gomendioak
- Herrialde bati lotuta ez dagoen hizkuntza bat aipa dezakezu? Nork hitz egiten du hizkuntza hori?
- Ikasgela honetan ba al dago etxean beste hizkuntza bat hitz egiten duen ikaslerik? Etxean hitz egiten duten hori, hizkuntza gutxitu bat edo gehiengoak hitz egiten duen hizkuntza bat da? Desberdina izango litzateke beste herrialde batean biziko bazina?
- Ezagutzen duzu azentuarekin hitz egiten duen norbait? Zein azentu da eta nola ezagutzen duzu?
- Azentu bat izatea zerbait ona edo txarra dela uste duzu?
- Zuk ere ba al duzu azenturik? Hala bada, ze azentu duzu? Gustatzen zaizu azentu hori ala ez?