Training modules/dashboard/slides/11517-plagiarism-principle-quiz/eu
Appearance
Plagio printzipioari buruzko proba
Ekin testari!
Zein da plagioa saihesteko printzipio on bat?
(Hitz egin galdera honi buruz)
- Kontzeptuak eta ideiak azaltzeko zeure hitzak erabiltzea eta, era horretan, jatorrizko egilea aipatu behar ez izatea. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)OKERRA! Ideiak zure hitzetan berradierazi behar dituzu, betiere ideia horien iturria aipatuz.
- Iturri argi, ondo idatzi eta fidagarriak aurkitu eta horien aipu albait estuenak egitea, betiere informazioaren iturriaren erreferentzia jarriz. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)OKERRA! Wikipediako ekarpenak zeure modu berezian egin beharko zenituzke, betiere informazio iturriarekiko loturei eutsiz.
- Kontzeptuak, datuak eta zenbakiak ulertzeko iturrietatik edan, informazio hori zure hitzetan azaldu eta informazioaren jatorriaren gaineko erreferentzia argiak hornitzea. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)ZUZENA! Hori da era guztietako plagioak saihesteko printzipiorik onena.
- Wikipediako edukia kopiatu eta berrerabil daitekeenez, liburu, aldizkari eta beste ezagutza iturrietatik albait informazio gehien kopiatuta mundua hobea bihurtzen da. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)OKERRA! Wikipediako edukia kopiatu eta berrerabil daitekeenez, garrantzizkoa da Wikipedian dena iturri fidagarrietatik ateratako norberaren idazketa izatea, betiere egile eskubideak urratu gabe.