Training modules/dashboard/slides/11308-move-your-page/eu
Appearance
Zure orria mugitu
Orri berria "Mugitu <orria>" deituko da. Orri horren erdialdeko leiho handi batean ("<Orria> mugitu" deitua), bi eremu eskatuko zaizkizu.
- Hasteko, ezkerrean, "Lankide:" dioen koadro bat ikusiko duzu. Klikatu bertan, eta aldatu "(Nagusia)" hautatuz. Horrek esan nahiko du zure proba orrian dagoena artikulu bihurtu nahi duzula.
- Horren eskuinean, izenburua eskatzen duen koadro bat ikusiko duzu. Idatzi bertan artikuluaren izenburua. Kontuz ibili puntuazio eta ortografiarekin, zaila izan baitaiteke aldatzen behin egindakoan!
- "Arrazoia" koadroan, eman arrazoia, adibidez, nahikoa izango da "Proba orriko artikulua Wikipedian jarri" edo antzeko zerbait.
- Berrikusi berriz izenburua bukatu baino lehen, eta gero klikatu "Aldatu orriaren izenburua" botoi urdinean.
Amaitu duzu eta!