Training modules/dashboard/slides/11117-sharing-a-media-quiz-2/eu
Appearance
Multimedia fitxategiak partekatzeri buruzko proba
Ekin testari!
Ondorengoetako zein da egia?
(Hitz egin galdera honi buruz)
- Ezin duzu beste norbaiten lana igo, ezta haren webgunean baimena ematen badu ere. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)OKERRA! Beste norbaiten lana igo dezakezu baldin eta lizentzia aske batez egileak edonori erabiltzeko baimena ematen badio. Segurtatu lizentziara esteka bat hornitu duzula.
- Idatzizko baimenik gabe, ezin duzu igo kalean eraikinei edo herritarrei ateratako jatorrizko irudirik. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)OKERRA! Eraikinen eta herritarren irudiak atera ditzakezu baldin eta zu eremu publikoan bazaude. Eraikin, paisaia eta herritarren irudiak Commonsen parteka daitezke.
- Erabiltzaileek hertsiki bete behar dituzte arauak "lizentzia aske"ko irudiak baliatzen dituztenean, edo galera ekonomikoengatik salaketa jar diezaiekete. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)ZUZENA! Lizentzia askeak esan nahi du sortzailea irudia besteekin partekatzen ari dela baldin eta arau batzuk betetzen badituzte, adibidez, jatorrizko sortzailea aitortzea. Arau horiek betetzen ez badituzu, epaile aurrean buka dezakezu.
- Interneten aurkitzen duzun edozein irudi parteka dezakezu baldin eta iturria aipatzen baduzu. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)OKERRA! Ezin dituzu argazki batzuk igo, ezta besteen artelanei zeuk egindako argazkiak ere, egile eskubideak direla eta. Iturriak aipatzeak ez dizu eskubiderik ematen haien lana kopiatzeko, non eta espresuki kontrakoa esaten ez duten.