Jump to content

Talk:Basque Wikimedians User Group/Aktak

Add topic
From Meta, a Wikimedia project coordination wiki
Latest comment: 8 years ago by Xabier Armendaritz in topic Zorionak! Eta pare bat ohar

Zorionak! Eta pare bat ohar

[edit]

Zorionak bileran izan zineten guztiei, badirudi oso probetxuzkoa izan zela. Bote lasterrean, pare bat ohar:

  1. wikilari / wikizale terminoez: biak dira egokiak; ez, ordea, esanahi berekoak. Bi termino horien artean, izan ere, futbolari / futbolzale terminoen arteko alde berbera dago. Wikilariak Wikipedia egiten du, eta futbolariak futbolean; wikizalea Wikipediaren zalea da, eta Wikipedia erabiliko du, baina gehienetan ez da wikilaria izango, futbolzaleari futbola ikustea gustatzen zaion bezala, gehienetan futbolari izan gabe. Elkarteko kide izateko gutxienez 50 edizio eginak izatea eskatzen denez, wikilari terminoa da erabili beharrekoa elkartearen izenean, eta ederki aukeratu duzue.
  2. «Lurraldetasuna» ataleko esaldi hau ulertezina da, zatiren bat falta du: «EAEko eremu geografikoan. Hala ere, euskal hizkuntza ardatza duenez, Elkarteak euskararen eremu geografiko osoa (hots, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa -Espainiako estatuan-, eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa -Frantziako estatuan-)».

Zorionak, berriz ere, egindako lanarengatik, bereziki —elkarte hau sortzeko bidea bere lan nekaezinak ireki baitu— Xabier Cañasi. --Xabier Armendaritz (talk) 10:13, 21 January 2016 (UTC)Reply