Jump to content

Basque Wikimedians User Group/Bozketak

From Meta, a Wikimedia project coordination wiki

Bozkatzeko txantiloak

[edit]
  1. Support Support: {{alde}}. Alde bazaude bozkatzeko.
  2. Oppose Aurka: {{aurka}}. Aurka bazaude bozkatzeko.
  3. Neutral Neutral: {{neutral}}. Ez alde, ez aurka ez bazaude bozkatzeko.


Euskal Wikilarien Elkarteko lehendakaria aukeratzeko bozketa

[edit]

Euskal Wikilarien Elkarteko lehendakaria aukeratzeko adostasunik ez zen izan urtarrilaren 15eko bileran ez baitzuen inork bere burua proposatu. Ordutik, Xabier Armedaritz lankidea postu hori bere gain hartzeko disposizioa agertu du. Bozketa hau Xabier Armendaritzek egindako proposamena onartzeko da.

Xabier Armendaritz lankidea Euskal Wikilarien lehendakaria aukeratzeko bozketa. Epea: otsailaren 2ra arte.

Alde

[edit]

Tarifak ikastaro eta formazio tailerretan

[edit]

Elkartearen barruan egiten diren jarduerak aurrera eramateko, tarifa batzuk ezarriko ditugu. Honen helburua, batetik, elkartearentzat lanean ari den wikilariek beren zereginean dirurik ez galtzea da; bestetik, erakundearentza diru iturri berriak lortzeko helburua dago. Tarifa hauek soilik erakunde publiko eta enpresei kobratuko zaie, hau da, irabazi asmorik gabeko elkarte pribatuei eta gure asmoekin bat datozen gainerakoei ez zaie kobratuko tarifarik. Azken kasu horretan desplazamendu soilik kobratzeko aukera geratuko litzateke. Hiru kontzeptu daude: Desplazamenduak; dietak eta ikastaro tarifak.

Desplazamenduak

[edit]
Kilometrajea: autoz egiten diren desplazamenduak 0,25 €/km-ko kobratuko dugula erabaki dugu, kontuan hartuta enpresa gehienetan ordaintzen dena (alde handiak daude enpresa batetik bestera, guk erdiko tarifa bat hartu dugu). Autopista eta parking aparte.
Garraio publikoan egiten diren desplazamenduak, garraio billetearen kostua izango da wikilariari ordaindu beharrekoa. ADOSTUTA.

Dietak

[edit]

Otorduak etxetik kanpo egin behar ditugunean, 15 €-ko dieta kobratuko dugu otorduko. ADOSTUTA

Ikastaroen tarifak

[edit]

60 €/orduko. TARIFA HAU PROPOSATZEN DA (bozketarako)

Ikastaroen tarifak bozketa

[edit]


Software librearen aldeko Manifestua

[edit]

Softwarelibreanahidugu.eus plataformak, Software librearen aldeko manifestu bat egin du eta izenpetzeko kanpaina bat egiten ari da. Manifestu hori Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen printzipioekin bat datorrelakoan, bozketa irekitzen da 2016/9/11tik 2016/9/15ra manifestua elkartearen izenean sinatzeko ala ez erabakitzeko.

Manifestua

[edit]

Azpian sinatzen dugun talde eta pertsonok, Software Librea (eta honek bere gain hartzen dituen teknologia estandar irekiak eta sare askeak) erabili nahi ditugula adierazten dugu (adibidez, GNU/Linux, Firefox, LibreOffice, guifi.net…):

  1. Software Libreak, berdintasuna, parte-hartzea eta solidaritatea sustatzen dituelako eta mundu justuago bat sortzen laguntzen digun tresna delako.
  2. Giza garapena, jakintzaren jendarte eta berrikuntza teknologikoa bultzatzen dituelako, teknologia libreak denon eskura jarriaz.
  3. Jakintzaren elkarbanatzean oinarritzen delako, ekonomikoki errentagarriagoa delako (lizentziak doakoak dira) eta lekuko enplegua sustatzen duelako.
  4. Librea delako (edozeinek erabili eta hobetu dezake) eta estandar publikoak eta formatu irekiak erabiltzen dituelako.
  5. Independentzia teknologikoa ahalbidetzen duelako eta, software pribatuak ez bezala, edozein enpresak hartu ditzakeen erabakietara lotuta egotea saihesten duelako (adibidez, Microsoft).

Guzti honengatik, ondokoa eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari eta beste euskal administrazio publikoei.


  1. Pertsonek Administrazioarekin dituzten harreman guztietan, Software Librea era aktiboan bultzatzea eta sustatzea.
  2. Software Librearen erabilera erakunde publiko guztietan eta jendartearen arlo guztietan ezartzea.
  3. Guztion zergekin hornitutako aurrekontu publikoa, jendarte onerako, Software Librearen, Teknologia eta Estandar irekien eta Sare Askeen garapenean inbertitzea.
  4. Software Librearen esanahia jendartean zabaltzea eta bere abantaila eta onura anitzak hedatzea.
  5. Jendarteko pertsona oro programa libreen erabileran hezitzea, bereziki eskola heziketan.
  6. Lekuko enplegua eta independentzia teknologikoa bultzatzea, Software Librearen garapenean erabiltzaile komunitatearekin eta lekuko enpresekin aktiboki lan eginez.
  7. Teknologiekin erlazioa duten aurrekontuen esleipenak eta hauen eratorriak diren ekintza guztiak gardentasunez informatzea.


Manifestuaren sinatzearen inguruko bozketa

[edit]

Adostasun zabala dago, eta inor ez kontra. Beraz, onartutzat jotzen da gure aldeko jarrera. Neu arduratuko naiz bidaltzeaz. Ondo segi --Iñaki LL (talk) 07:39, 13 September 2016 (UTC)[reply]