Basque Wikimedians User Group/Activities/2016
Peace Treaties in Art 30 x 30 Edit-a-thon
[edit]Uztailaren 9an egin dugu topaketa handia, Bake Itunak Artean 30 x 30 Lehiaketa online editatzeaz gain, tokian bertan eta elkarren aurpegiak ikusiz, bakearen irudikapena nabarmentzen duen lehiaketari bultzada sendoa emateko. Ez da, ordea, edizioaren jaialdi hutsa izan, geure burua aurkeztu baitugu ofizialki, eta ez da gutxi jo eta ke emandako azken urte lanpetu honen ondoren!
Jende ugarik parte hartu du, askotarikoak, gizonak eta emakumeak, bertakoak eta kanpokoak. Tabakalerako Code Festetik ere hainbat lagun hurbildu zitzaizkigun, eta Europako hainbat Wikimedia proiekturekin lankidetzan aritzeko bideak ere urratu ziren. Hezurmamituko ahal dira! Hala espero dugu.
-
bideo luzea
-
bideo laburra
Tirabirak erakusketa wikitzeko lantegia
[edit]Donostiapedia lantegiak
[edit]Donostiapediaren proiektuaren barruan, ekintzak aurrera doaz Donostiapedia liburua osatzeko, larunbat goizak oinarri hartuta. Indarrak bildu eta tailerretan ikasiz, 2016 hondarrean liburua (hard copy) plazaratzea da asmoa. Horretarako, ekainaren 4an egin zen lehendabiziko lantegia Donostiako Tabakaleran, Ubik liburutegian; bigarrena, berriz, uztailaren 2an, toki horretan bertan, eta hirugarrena abuztuaren 6an.
Lantegiok bi zatitan banatzen dira: lehenengoan, bertaratuek wiki kodeaz idazteko prestakuntza jasotzen dute eta, bigarrenean, artikulua ontzen jarrai dezakete aldean Euskal Wikilari laguntzaile bat edukiz. Donostiako pertsona ezagunek eta ez hain ezagunek agertu dute interesa, eta ari dira dagoeneko haien artikuluak borobiltzen.
Lantegi hauen galeriak ikusteko, klikatu hemen, hemen eta hemen.
Literaktum wikitzeko lantegia
[edit]Literaktum, Donostia Kulturak literaturaren inguruan antolatzen duen jaialdia da. 2016koa 11. edizioa izango da eta Wikilantegi hau antolatuko da aurten parte hartuko duten egile eta artisten artikuluak Wikipedian sartzeko.
Literaktum, Hitzen Hiria lelopean, literaturaren festa partekatua da, idazle eta irakurleen topalekua, hirian zehar letrak eta lengoaiak sakabanatzen dituen jaialdi mestizo eta saretua.
Haur eta gazte literatura wikiproiektua
[edit]Egoiliarra
[edit]
Euskara eta Euskal Wikipediaren aurkezpena Frantses hiztunen 2016 WikiKonbentzioan
[edit]WikiFrancaren bitartez, frantsesa hizkuntza bezala erabiltzen duten kapitulu eta lankide talde guztien batasuna, lehenengo aldiz Frantses hiztunen WikiKonbentzioa antolatu dute Parisen (frantsesez:WikiConvention francophone 2016). Frantsesez egiten den tankera honetako lehen konbentzioa izan da eta jarraipena emateko asmoa dute.
Frantzian hitz egiten diren hizkuntzei txoko bat eman nahi izan diote eta horregatik euskararen eta euskal wikipediaren inguruko aurkezpen bat egiteko eskatu digute. WikiKonbentzioa abuztuaren 19tik 21era egin zen eta Euskal Wikilarien Elkartatik Xabier Cañas lankidea joan zen ordezkari gisa aurkezpena egitera. Euskara eta euskal Wikipedia aurkezteaz gain, aukera ona izan zen elkar ezagutzeko eta zenbait proiekturen ezagutza sakonagoa izateko. Hala, Vigneron lankide bretoiari esker, Wikiturrietan testu-irudiak nola txertatu eta partiturak nola irakurri ikasi genuen.
Era berean, Lingua libre ahotsen grabazio proiektua aurkeztu zen, eta lehen froga bezala euskara erabili zen. 469 hitz grabatu dira euskaraz Wikhiztegia erabilita. Izen bizidunak euskaraz kategoriako hitzak sartu dira hain zuzen. Espero da udazken aldean hots guzti horiek Commonsen egotea.
Euskal Wikilarien aurkezpena Usurbilen: DLDPren bilkura / Basque Wikimedians presentation in Usurbil: DLDP
[edit]On 5 October 2016, members of the Digital Language Diversity Project (DLDP) reunited at Elhuyar in Usurbil, and the Basque Wikimedians were invited by Elhuyar to join in so that we could get a grasp of DLDP's activity and could also contribute to their effort by outlining the goals and operation of our group and the Basque Wikipedia altogether in both a social and Internet environment.
The aim of the DLDP is to advance the sustainability of Europe’s regional and minority languages in the digital world by empowering their speakers with the knowledge and abilities to create and share content on digital devices using their minority languages, as stated in their frontpage (see link above).
While the purpose of our intervention was to introduce our group and our Wikipedia to agents of other minority languages, there was some time to personal interaction with the members attending the meeting. Rémy Gerbet presented an interesting didactic resource called WikiMooc aimed at getting users to understand how Wikipedia works at an operative level. The platform was devised by Wikimedia France, but it is all the same targeting minority languages in order to help their agents educate users on the ways to contribute to the Wikipedia.
The presentation lasting for approximately 20 minutes was met with a very positive reception, with the attendees finding the presentation inspirational! Elhuyar also showed an interest, and we will be updated on further news related to their events and activities in the coming weeks and months. Rémy advanced an upcoming meet-up to be held in early December at Pau, where we are invited to attend.
Donostiapedia eta liburutegiak
[edit]Liburutegiekiko harremana eta lankidetza estutzeko ahaleginean, Donostiapedia proiektuan kokatuta eta Liburutegien eguna dela eta, ekintza sorta bat egin da urriaren 22tik 25era. Horien artean dira orain arte Donostiapedia liburua osatzen amaitzeko Koldo Mitxelena Kulturunean urriak 22 larunbat goizez egindako azken tailerra (10:30-13:30), eta urriak 25 astelehenean egun osoz Donostiako Kulturaren Udal Patronatuan hainbat gonbidatuz egindako aurkezpenak eta mahai-inguruak.
Asteleheneko ekitaldian ondorengoek parte hartu zuten aurkezpenetan: Tomás Saorín (Continente GLAM-Wiki, el viaje a Wikipedia de las instituciones culturales y educativas), Carme Fenoll (200 bibliowikis en Catalunya: planes de futuro), Rubén Ojeda (Wikipedia en las bibliotecas: Biblioteca Reina Sofía de Valladolid y red de bibliotecas del Principado de Asturias), Francisca Hernández (Wikipedia, DBpedia y Wikidata). Arratsaldean, aurkezpenak ez ezik, mahai-ingurua egin zuen ondorengoen partaidetzaz: Elena Oregi (Donostiako Haur liburutegiaren esperientzia), Aitzol Astigarraga (Donostiapedia), Joseba Agirreazkuenaga eta Mari Jose Villa (Bilbaopedia), Arantza Mariskal (Liburutegietan edukiak sortzen), eta Josu Aranberri (Wikimedia Commons).
Wikipedian editatzeko esku-orria
[edit]Wikipedian editatzen ikasteko hainbait esku-orri daude. Horietatik egokiena aukeratu eta itzultzeari ekin diogu. Donostia 2016 Hiriburutza Kulturalaren Fundazioari esker, esku-liburu honen 2.900 ale inprimatuko dira. Era berean, Donostiako Liburutegi Sarearen eta Gipuzkoako Aldundiaren Kultura Sailaren laguntzarekin, esku-orri hau Gipuzkoako liburutegi guztietan banatuko da 2016ko abenduan zehar.